XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E. Cegaitic Personac banac edo diferenteac direan, izanarren Jaungoico eguiazco bacar bat.

I. Jaungoicoa celan da guztiz poderosoa?.

E. Cegaitic bere podere bacarragaz eguiten dabelaco gura daben guztia.

I. Celan da Criadorea?.

E. Eguin zituzalaco gauza guztiac ecerberecetic.

I. Celan da Salbadorea?.

E. Cegaitic gracia emoten daben ta pecatuac parquetan dituzan.

I. Celan da Jaungoicoa Glorificadorea?.

E. Cegaiti bere gracian dirauenai emon daruaquen gloria.

I. Badau Jaungoicuac gure leguez gorputz, irudi edo ichuraric?.

E. Jaungoicoa dan aldez ez dau, cegaitic dan Espiritu uts, garbi ta naste baguea; baña bai guizona danez.

I. Jaungoicozco iru Personetatic cein eguin zan guizon?.

E. Bigarrena, cein dan Semea.

I. Aita eguin zan guizon?.

E. Ez jauna.

I. Espiritu Santua eguin zan guizon?.